“`Hiri harkorrak´ hiri adimentsuen eboluzioa dira, desberdintasun nabari batekin: biztanleak behaketaren erdigunean egotetik, ekintzen erdigunean egotera pasatzen dira”, azpimarratzen du Schmitt-ek.
Kontzeptu honen funtsa `hiritarrek eta hiritarrentzat egindako hiri bat’ garatzea dela azaltzen du, honen planifikazio, diseinu eta gestioan esku hartuz. Hiritarrek dagoeneko erabiltzen duten teknologia adimentsuarekin hiriak kudeatzea eta antolatzea da helburua.
Lehenengo hiri adimentsuak teknologiari esker indartu zirenez, sentsoreek jasotako datu kantitate handiei esker, gauzen interneta (internet de las cosas) bezelako teknologien garapenarekin eta smartphone-n barneratze maila altuarekin, `hiri harkor´-retako biztanleek datuak sortu eta elkarbanatzeko iniziatiba hartzen dute, gertakari eta gorabeheren berri ematen dute, iradokizunak aurkezten dituzte,etab.
Hiritarren konprometitzeko eta jarduteko gaitasuna ezinbestekoa da `hiri harkor´ bar sortzeko. Zúrich, Viena, Copenhage edo Bartzelona bezalako hiriak eredu bihurtu dira zentzu honetan, hau da, ikuspuntu harkor honekiko baikor eta prestu azaldu diren hiriak dira. Izan ere, suitzako zenbait herri txiki eta herrixka haien herritarrengandik aktiboki moldatuak izan dira mendeetan zehar. Herri hauek dira `hiri harkor´-ren kontzeptuaren prototipo kontsideratu daitezkeenak.