Big Data

mugikortasunaren zerbitzura

IoT

etorkizuneko mugikortasunerako

Mugikortasuna

"Smart" aldera pasatzen da

Hiri harkor baterantz

Iraganeko gauza dira `hiri adimendun´-ak edo `Smart City’-ak deritzonak. Dagoeneko `hiri harkor´-rak iritsi dira. Hiri harkorrak biztanleria behakor soila izatetik, ekintzen parte izaterako bidea irekitzen du. Hori horrela izanik, pertsonek jarrera aktiboa hartzen dute, udalerriak diseinatzeko orduan eta erabakiak hartzeko momentuan  aktiboki parte hartuz.

‘Smart City’ batetik "Hiri Harkor" baterako bilakaera honako fase hauek ditu:

  • Inguruko datuen bilketa
  • Datu hauen prozesaketa eta analisia
  • Datu hauei esker, denbora errealean erabakiak hartu
Read More

Garapena

Munduko ekonomiarentzat mugimendu transformatzaile garrantzitsuenetakoan bihurtu da Gauzen Interneta (IoT). Zein da bere garapenaren egoera mundu mailan?

Orain dela bost urtetik hona sektore industrialean hedapen handia izan duen plataforma da Gauzen Interneta eta  asko idatzi da honi buruz denbora tarte honetan. Gartner, IDC, McKinsey edo PwC bezalako kontsultorak etorkizun handiko predikzioak argitaratu dituzte. Konektatuta dauden gailu-kantitateaz, 2020-rako IoT merkatuak izango duen balio eta garrantziaz eta baita 2050 urtetik aurrerako produkzio eta ekonomia-aktibitatean kanal moduan izango duen garrantziaz konturatu dira. Hala ere, gauza gutxi esaten da IoT-aren gaur egungo egoeraz. Datu bakanenbat eman izan dute enpresa baten inbertsio txostenen batean edota kazetaritza oharren batean, plataforma honen sareen proba faseetan zer moduz joan den kontatzeko eta zein herrialdeetan probatu duten kontatzeko.

Industria farmazeutikoak, meatzaritza-industriak, txikizkarien salmentak, agroindustriak, manufaktura astuneko industriak dagoeneko teknologia hau erabiltzen du. Google, Samsung eta Amazon bezalako enpresak hasi dira etxeko kontsumitzaileei bideratuta dauden eta konektatuta dauden lehenengo gailuak komertzializatzen.

Hala ere, IoT plataforma oraindik ez da mundo mailako ekonomian, modu orokorrean, guztiz barneratu. Zein da horren arrazoia?

Gogoratzen duzu Interneta 1999. urtean? Edo, gaztea bazara, gogoratzen dituzu sakeleko mugikorrak 2007. urtean? Gaur egun egoera horretan dago nagusiki Gauzen Interneta. 1999. urtean, Internetek handitasun zantzuak zituen (Google eta Amazon indar hartzen zeuden),  baina askotan esperientzia frustagarria izaten zen, esperientzia beldurgarria  izatera iritsi zitekeen. (Nire bankuko datuak web orrialde batean jartzea? Benetan?) 2007. urterako, sakeleko telefonoek aurrerapen garrantzitsu gehienak barne hartzen zituzten (formatu txikiagoa, WAP bidezko konexioa Internetera) eta garai horretan lehenengo Iphone-a komertzializatu zuten, gerora mugikor adimendunak sortuko zuten iraultzaren handitasuna jakin gabe.

Hori da gaur egun IoT teknologiaren garapenaren egoera ia mundu osoan. Inflexio puntu batean dago honen garapena, etorkizuna gainean dugu, baina ez dago modu uniformean banatuta. Gailuak, wearables-ak, AR/VR bisoreak, konektatutako etxe eta fabrikak, drone-ak, ibilgailu autonomoak eta hiri adimendunak guztiz berria den mundu bat irudikatzen dute, gure aurrean nabarmentzen eta azaleratzen ari dena.

Zer egin dezakegu zuretzat

Eskaintzen ditugun zerbitzuen zerrenda txiki bat

Mugikortasuna

IoT-ren eginkizuna etorkizuneko mugikortasunean, konektatutako gailu gero eta handiagoa da.

Gehiago irakurri...

Kontrola

Big Data, egituratu gabeko eta egituratutako datuen bolumen handia deskribatzen duen terminoa da.

Gehiago irakurri...

Eraginkortasuna

IoT energia eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren aliatu onena orain eta etorkizun hurbilean.

Gehiago irakurri...